URNIETA GAZTELEKU JAIA

Info

Urnietako gaztelekuko jendeak antolatuta, Hip-Hop mugimenduari buruz, eta orohar egiten genuenari buruzko txarla eta tailerrak eskeini genituen. 

Zigor DZ, dj eta skratx tailerra ematen...

Eszenatoki modukoan azalpenak eman eta gerturatu ziren gazteei soinu ekipo eta trastoekin saltseatzeko aukera eman genien. Erakustaldi txikiaz gain. 

Gazte asko gerturatu ziren :-)

Ikastaroen amaieran erakustaldiak egiten genituen. Musika, abeslari eta break dantzariak elkarlanean.

Break dantzarien txiribuelta ikusgarriak...

Giro polita sortu zen...

 

Eskerrik asko Urnietako gaztelekuko jendeari eta txarla tailer erakustaldira gerturatu ziren guztiei.